Jupiter helburu Europan

Europako Espazio Agentziak (ESA) Jupiterrerako misio bat onartu du. Hiru misio zeuden lehian: Grabitazio-uhinen Behatokia, ATHENA X izpien teleskopioa eta JUICE (Jupiters Icy moons Explorer) Jupiterrerako misioa. Azkena izan da garaile. Gutxi gorabehera bilioi bat euroko aurrekontua du JUICEk, eta, aurreikuspenen arabera, 2022an bidaliko dute zunda. Planeta erraldoia eta haren ilargiak aztertzea izango da 11 urteko misioaren helburua; bereziki, Europa eta Ganimedes, eta haien izotzezko gainazalaren azpian ustez egon daitezkeen ur likidozko ozeanoak.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila