Jantokietara eramateko gluten detektagailua

Europako zortzi erakundek zeliakoei bizitza erraztuko dien proiektu bat jarri dute martxan: janarian glutena detektatzeko gai izango den biosentsore bat garatu nahi dute. Gailua eramangarria izango da, minutu gutxian emango du emaitza eta janari freskoa, prestatutakoa edo industriala analizatzeko balioko du. Europako Batzordearen Bizi Kalitatea programak hiru urterako diru laguntza eman dio proiektuari.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila