Izotza, epelean? Posible da!

Hotzagatik ura izozten denean, ur-molekulak hexagonotan antolatzen dira. Simulazioak eginda, fisikariek uste zuten gauza bera gertatu beharko zukeela indar elektrikoa erabilita, baina eremu elektrikoak benetan ikaragarria izan behar zuen (109 volt metroko).
Aitzitik, eremu elektrikoa mila aldiz txikiagoa izanda ere efektu hori lortzen dela frogatu dute orain Seulgo Unibertsitateko fisikariek. Zehazki, metroko 106 volteko indarra erabilita eta 20 ºC-ko tenperaturan, ur-tanta batean
solido-itxurako geruza bat sortzen dela ikusi dute.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila