Izarren hautsa, kontrako noranzkoetan biratzen

Izarren hautsa, kontrako noranzkoetan biratzen
2006/05/01 | Elhuyar
(Argazkia: B. Saxton, NRAO/AVI/NSF)

Eguzki-sistemaren Ophiucus konstelazioan, izar berezi bat dago. NASAko astronomoen arabera, izarra inguratzen duen gas-diskoaren barrualdeak eta kanpoaldeak kontrako noranzkoetan biratzen dute.

Astronomoen ustez, gas- eta hauts-hodei erraldoiak kolapsatzean sortu ziren izarrak eta planetak. Hodeia kolapsatzean, disko birakari bat eratzen da izar sortu berriaren inguruan. Diskoak noranzko batean biratzen du, eta diskoaren materialak elkartuz sortzen diren planetek ere noranzko horretan biratzen dute. Eguzki-sistema da horren adibidea: Eguzkiaren inguruko planetek Eguzkiak biratzen duen noranzko berean orbitatzen dute.

Baina denean daude salbuespenak. Hain zuzen, Very Large Array irrati-teleskopioaren bidez behatu duten izarrean, kontrako noranzkoetan biratzen dute izarraren inguruko diskoaren barruko eta kanpoko materialek. Hortik ondorioztatu dute astronomoek planeten sorrera uste baino konplexuagoa dela. Izan ere, izar horren inguruan planetak sortuko balira, izarretik gertu daudenek noranzko batean orbitatuko lukete, eta urrutikoek, aurkakoan.

1
220
2006
5
026
Astronomia
Berriak labur
11
Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila