Izar-mota berria

Nano marroien antzeko propietateak dituen izar-mota berri bat aurkeztu dute Ameriketako Astronomia Elkartearen bileran. Izarra EF Eridanus izar-sistema binarioko kideetako bat da. Nano marroiek izaten duten tamaina eta tenperatura du, baina oso bestela eratu zen. Astronomoek uste dute atmosfera eta barne-egitura geologikoa dituela.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila