Itsuentzako betaurrekoak

Frantzian Tours hiriko laborategi batek sonarrez hornitutako betaurrekoak diseinatu ditu itsuentzat.

Itsuei lagundu asmoz, Frantzian Tours hiriko laborategi batek sonarrez hornitutako betaurrekoak diseinatu ditu itsuentzat. Aparatuak ultrasoinuak igortzen ditu etengabe, eta aurrean oztoporen bat aurkitzen dutenean analizadoreak isladatutako uhinak aztertzen ditu. Itsuak orduan alarma-seinalea entzuten du, baina seinalea ez da beti berdina. Oztopoa oso gertu dagoenean eta handia denean jotzen du alarma ozenena.

Sistema hobetzeko oraindik saiakuntzak egin beharko dituzte, baina nolanahi ere, betaurreko hauek beste sistemen (hau da, bastoiaren eta abarren) lagungarri izango dira.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila