Itsas hondoko uhin sismikoak detektatzeko teknologia

Itsas hondoan sortzen diren uhin sismikoen prozesamenduari buruzko ikerketa bat egin dute Nafarroako Unibertsitate Publikoan.

(Argazkia: Nafarroako Uniber. Publikoa).

Proiektua OBS (Ocean Bottom Seismometers) gailuekin hasi zuten, itsas hondoko sismometroekin, alegia. OBS sistema horiek, zaharkituta gelditu ziren laster, eta, gainera, haietako asko galtzen ziren itsasoan urperatuta.

Horregatik, eta itsas hondoko seinaleak hobeto prozesatzeko, OBS teknologia propioa garatzeko beharra ikusi zuten. Zehazki, seinaleak jasotzen eta haien tratamendua egiten egin du lan Nafarroako taldeak, eta, gainera, seinale horien informazioa egokitu du, sismologo eta geologoek errazago interpreta dezaten.

Proiektuan, unibertsitate horretaz gain, Vilanova i la Geltruko teknologia-zentroko zientzialariek eta Itsas Zientzien Institutukoek hartu dute parte.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila