Itsas hondoa ikertzeko sarea

Punta-puntako tresneria erabiliz, sentsoreen sare bat osatzeko proiektua darabilte buruan AEBetako ikertzaileek. Dena ondo badoa, eraiki asmo dituzten hiru behatokietako lanak 2006an hasiko dira.

Behatokietako bat itsas hondo sakonean lotutako buiek osatuko dute, beste bat kostatik gertu kokatutako sentsoreek, eta hirugarrengoak sentsoreak eta itsaspeko robotak izango ditu ehunka kilometroko eremuan. Helburua era guztietako datuak jasotzea da: plaken arteko talkari buruzkoak, itsaspeko sumendienak, bakterio estremofiloenak...

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila