Itsas bakterio ugarienen DNA sekuentziak

(Argazkia: C. Ting / Nature).

Prochlorococcus marinus eta Synechococcus bakterioen DNAk sekuentziatu dituzte. Zianobakterioak dira eta, itsasoko bakteriorik ugarienak izateaz gain, ozeanoetako fotosintesiaren erdia baino gehiago egiten dute; horregatik, karbonoaren ziklo globala hobeto ezagutzen lagunduko dutela uste da.

P. marinus da bakteriorik ugariena eta ingurunearen aldaketei errazen egokitzen zaiena. DNAren kate laburra duela ikusi dute, gutxi gorabehera 1.700 genek osatutakoa; beraz, ez du biologia konplexuaren beharrik ingurunearekin batera aldatzen joateko.

Synechococcus-ak kate luzeagoa du, 2.500 gene ingurukoa. Eta fotosintesiaren bidez karbono dioxidoa jasotzeaz gain, nikela eta kobaltoa deskonposatzen dituzten entzimak ere baditu.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila