ISON kometa, perihelioan ia

Carton Virto, Eider

Elhuyar Zientzia

ison-kometa-perihelioan-ia
ISON kometa, STEREOren bidez. Arg. STEREO/NASA

Ikusmin handia piztu du ISON kometak, eta haren jarraipen estua egin ari dira, azken egunotan, astronomoak, komunikabideak eta zaleak.

Bihar igaroko da bere periheliotik, eta, astronomoek ez dakite iraungo duen, edo perihelioaren kondizio bortitzen ondorioz, suntsitu egingo den. Irauten badu, abenduko lehen egunetan ikuskizun aparta eskain dezake zeruan.

NASAren STEREO misioaren bidez jasotako azken irudiek kometa ez dela desintegratu erakusten dute. Hain zuzen ere, kometaren jarraipen estua egiteaz gainera, ia-ia zuzeneko informazioa ere ari dira eskaintzen ikertzaileak Interneten eta sare sozialen bidez, besteak beste, NASAren ISON kometa webgunean, CIOC behaketa-kanpainaren webgunean eta Twitterren.

Datozen orduetan jakingo dugu zer gertatuko zaion ISON kometari. Zuzenean ikusteko aukera izan arte, ikusi dutenek egindako argazkiak eta NASAren Astronomy Picture of the Day webgunean gaur jasotakoa bezalako time-lapseak daude ikusgai.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila