Salmonella-ren aurkako txertoa

Nafarroako Unibertsitateko Zientzia Fakultatean, Salmonella enteritidis-en aurkako txerto bat aurkeztu du Javier Ochoa Reparaz ikertzaileak. Espainian, Salmonella enteritidis-ek sortzen ditu janariak eragindako gastroenteritis-kasuen % 85, eta, kalkuluen arabera, urtero mila milioi salmonellosi akutu berri detektatzen dira munduan.

Txertoa garatzeko, Salmonella enteritidis-en mintzeko osagaiak kapsulatu ditu Javier Ochoak. Txerto hori oso eraginkorra izan da kutsatutako arratoietan, eta, egun hegaztiekin erabiltzen ari dira, haztegietako hegaztiek eta horietatik eratorritako produktuek eragiten baitituzte gizakietan Salmonella enteritidis-en kutsadura-kasurik gehienak. Helburua eraginkortasuna hobetzea da, gaur arte aurkeztu diren txertoek lortu ez dutena.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila