Intsulina diabete-eragile

img height="317" hspace="5" src="Images/A211-020.jpg" vspace="5" width="200"/>

Intsulina bera omen da 1 motako diabetean gaitzaren eragileetako bat, nagusia, agian. Mota horretako diabetean, T zelulak ikaragarri ugaltzen dira pankreako linfa-noduluetan, eta intsulina ekoizten duten zelulak suntsitzen dituzte. Bada, T zelula horiek intsulina hautemandakoan ugaltzen omen dira.

Berri honekin erlazionatutako bi ikerketa argitaratu dira Estatu Batuetan. Bostonen diabetikoen eta ez-diabetikoen pankreako linfa-noduluetako T zelulak isolatu dituzte. Eta ikusi dute diabetikoen T zelulei intsulina gehitutakoan ugaldu egiten zirela; diabetiko ez zirenenak ez, ordea.

Bestetik, Denverren saguekin egin dute lan: 1 motako diabetea garatzeko joera duen sagu-barietate bati intsulinaren genea desaktibatu diote. Saguei odoleko azukre-maila erregulatzeko beste proteina bat —intsulinaren aldaera bat— eman zieten. Bada, T zelulak ez ziren ugaldu eta saguek ez zuten diabetea garatu.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila