Industriarako 3D inprimagailu handiena aurkeztu dute Ibarmiak, EHUk eta Tecnaliak

industriarako-3d-inprimagailu-handiena-aurkeztu-du
Industriarako 3D inprimagailu handiena sortu dute elkarlanean. Arg. EHU

Industriarentzat 3D inprimaketa bidezko fabrikazioa eta doitasunezko mekanizazioa konbinatzen dituen inprimagailua aurkeztu dute  Ibarmiak, EHUk eta Tecnaliak. Hain zuzen, elkarlanean aritu dira inprimagailua garatzeko, ezaugarri horiek dituen lehena Espainian.

ADD+PROCESS izena du makinak, eta, garatzaileen hitzetan,  “industria goitik behera alda dezake”, aukera berriak zabaltzen baititu diseinuaren eta fabrikazioaren alorretan. Izan ere, zerotik hasita pieza bukatu bat lortzen duen ekoizpen-zentro autonomo gisa funtzionatzen du.  Prototipo eta pieza handiak ekoitz ditzake (1,6 m-ko luzerainokoak), baita automobilgintza, aeronautika, olio eta gasa eta makina-erremintaren sektoreetan balio handia duten piezak konpondu ere.

Horretarako, laser bidez gehitzeko teknologiak erabiltzen ditu, eta piezak eskala handian fresatu eta torneatu ere egin ditzake. Materiala eskala mikrometrikoan manipulatzen du, eta doitasunez jalkitzen, solido bat eraiki arte. Ohiko teknologiekin alderatuta, oso material gutxi erabiltzen da gehikuntzako teknologian, eta, horren ondorioz, materialetan eta energian aurrezten da; batzuetan, % 60raino.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila