Inbaditu eta handitu

Estatu Batuetara iritsitako 19 espezie itsastar inbaditzaile bihurtu dira, karramarroak, itsaskiak eta itsas izarrak, besteak beste. Bi ikertzailek espezie horiek ikertu dituzte eta ikusi dute jatorrizko bizitokiko kideak baino handiagoak direla. Batzuek % 40 handitu dira jatorrizko ingurutik toki berrira pasatu ondoren. Ikertzaileen arabera, handitze hori ez da latitude-aldaketarekin lotu behar, ez eta inbasioa gertatu zenetik pasatako denborarekin. Adituen ustez, animalia horiek harraparirik eta parasitorik ez dutelako handitu dira. Gainera, adierazi dute alderantzizko joera –hau da, txikitzea– txirla baten kasuan soilik gertatu dela.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila