Max Planck elkartearen lehendakari berria

Max Planck Elkartea eta berari lotutako ikerketa-institutuak munduko zientzia eta teknologiaren aurrerabidean oinarrizko elementu direla ezin da ukatu. Beraz elkarte horretan gertatzen direnak garrantzitsuak dira gure gizartearen kulturan.

1990.eko erdialdetik aurrera Max Planck Elkarteak lehendakari berria izango du. Orain arte Atzerri eta Nazioarteko Legegintza Sozialerako Max Planck Institutuko zuzendari izan den Hans Zacher-ek hartuko du kargua sei urterako. Zacher-ek 61 urte ditu eta Legegintza sozialaren azterketan aitzindarietako bat izan da. Elkartearen 41 urteetan lehenengo aldiz lehendakaria adar humanistikotik etorriko da.

Max Planck Elkartea 62 institutuk osatzen dute eta urteko aurrekontua 1.240 milioi markokoa da, hots 74.000 miloi pezetakoa gutxi gorabehera. Institutu guzti horietatik hamarrek bakarrik egiten dute lan humanistikan, besteak zientzia eta teknologiaren alorrean ari direlarik.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila