Macintosh ordenadoreen erabiltzaileei irudiak pantailatik zuzenean hartzeko posibilitatea eskaintzen duen akzesorioa da IMAGE GRABBER 2.0. Pantailatik hartutako irudia programa batetik bestera kopia daiteke. Irudia MacPaint fitxategi batean gorde daiteke, edota Pict formatuko fitxategi batean; eta nahi izanez gero inprimagailura ere bidal daiteke zuzenean.
IMAGE GRABBERek kolorearekin egiten du lan (32 bit/pixel) eta monitore desberdinekin bateragarria da. Irudiak kapturatu edo harrapatzeko bi metodo eskaintzen ditu: standard Grab eta Timed Grab.
Lehenengoak, standard grab metodoak, irudiaren zati errektangeluar bat hautatzeko aukera ematen du. Timed Grab metodoak berriz, erabiltzaileak zehaztutako denbora-tartea pasatu ondoren pantailan ikusten den guztia hartuko du.