Bi ilargi-eklipse izango dira 2017an zehar; gaur gauean izango da lehena, eta abuztuaren 7an, berriz, bigarrena. Gaurkoa penunbra-eklipsea izango da; hau da, Ilargia, Lurra eta Eguzkia lerroan daudela, Lurrak proiektatzen duen penunbra zeharkatuko du Ilargiak. Ondorioz, Ilargia ez da erabat ilunduko. Hala ere, ohiko penunbra-eklipseak baino ikusgarriagoa izango da gaurko eklipsea, Ilargi osoa pasako delako penumbra-zonatik zehar.
Bestalde, gau berezia izango da gaurkoa; izan ere eklipseak Elur Ilargiarekin (otsaileko ilargi betearekin) bat egingo du; eta, gainera, Urte Berriko kometa ere ikusi ahal izango dugu. Eklipsea 22:34an hasiko da, eta lau ordu eta 19 minutuz izango dugu ikusteko aukera.
Elhuyarrek garatutako teknologia