Journal of Biology biologiaren inguruko ikerketak eta berriak plazaratuko dituen aldizkari berria da. BioMed Central-ek argitaratu du eta, haien esanean, Nature, Science eta Cell aldizkari espezializatuen pareko maila zientifikoa du. Hori bermatzeko, nazioarteko izen handiko zientzialariek hartzen dute parte. Lehen aipatutako aldizkariak ez bezala, ordea, dohainik da; beraz, denoi iritsiko zaigu punta-puntako informazioa. Zientziaren eta zientziazale guztien mesedetan.
Helbidea: http://www.jbiol.com.