Hubble teleskopioaren mantentze-lanetarako misioak bertan behera geratuko dira, NASAren estrategia-aldaketa dela eta. Hortaz, astronomian aldaketa handia eragin zuen teleskopioa degradatu egingo da, eta, hemendik 3 edo 4 urtera, ez da erabilgarria izango. Bush presidentearen planen arabera, NASAren helburua Ilargira eta Martera joateko misioak gauzatzea izango da, eta baliabide guztiak horretan erabiliko dira.