Mundu osoko 292 ibai-sistema aztertuta, gehienetan, 172tan, gutxienez urtegi bat dagoela ikusi dute Suediako ikertzaile batzuek. Europan, esate baterako, ibaien % 60ren emarian aldaketak izan dira urtegien eta bestelako eraikinen eraginez. Kontrara, Australian, Zeelanda Berrian eta haien inguruko uharteetan proportzioa oso txikia da, eta ibaien
% 17an bakarrik daude urtegiak.