Hubble teleskopioa martxan

1990.eko maiatzaren bukaeran Hubble espazio-teleskopioak bere lehen argazkiak atera zituen. Teleskopioaren enfokatze-lanak burutu ez badira ere, ateratako argazkien kalitateak NASAkoak (teleskopioaren jabeak) harritu egin ditu. Enfokatze-lanak bukatu ondoren, argazkien kalitatea 100 aldiz hobetuko da. Bestalde, teleskopioa higitzen zenean sortutako bibrazioaren arrazoia aurkitu omen du NASAk.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila