Hondoratutako itsasontziak ikuskizun bihurtuko ote dira?

Europako arkeologoak elkarlanean ari dira hondoraturiko itsasontziak babestu eta kudeatzeko. Helburua, hondoratze horien sekretuak jendeari helaraztea da. Ikerketa horiek Europako Iparraldean hondoraturiko 4 itsasontziren inguruan abiatuko dira.

Ontzi horiek aztertuz, zientzialariek ontzi bat zergatik mantentzen den eta bestea zergatik desegiten den jakin nahi dute. Jasotako datuek itsasontzi hondoratuen patua aurreikusten lagunduko dute eta, horrela, arkeologoek itsasontzi horiek nola babestu zuzenago erabaki dezakete. Helburu horrekin, itsas azpiko museo birtualak egiteko asmoa dute, horrela hondoratutako itsasontziak jendearen gogora ekartzeko esperantzan.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila