Hondakin elektronikoen hazkundeaz ohartarazi du NBEk

Galarraga Aiestaran, Ana

Elhuyar Zientzia

hondakin-elektronikoen-hazkundeaz-ohartarazi-du-nb
Arg. Max Pixel

Hondakin elektronikoen sorkuntza bost aldiz azkarragoa da birziklapena baino. Horren ondorioz, dirutza galtzen da (berreskuratu gabe geratzen diren materialek 57 mila milioi euro balio dutela kalkulatu dute), eta ingurumenari kalte nabarmena egiten zaio. Hala adierazi du Nazio Batuen Erakundeak, auzi horretaz arduratzen diren taldeen azken txostenean. Aurrera begira, aurreikuspenak ez dira baikorrak: 2030erako, 2022an baino % 33 hondakin elektroniko sortuko direla kalkulatu dute; guztira, 82 milioi tona. Aldi berean, birziklapena % 22,3tik % 20ra jaitsiko da.

Joerari aurre egiteko, erronka hauei erantzun beharko zaiela adierazi du NBEk: garapen teknologikoa, kontsumoaren igoera, konpontzeko aukera urritasuna, produktuen bizi-ziklo laburra, gizarteraren elektronifikazioa, diseinu-akatsak eta birziklapenaren kudeaketa eskasa. Mineralen krisia ere aipatu du.

Balantzaren beste aldean, datu hau jarri du: 2023erako zabor eletronikoaren % 60a jasotzea eta birziklatzea lortuko balitz, irabaziak 35 milioi eurokoak izango lirateke, giza osasunari kalte egiteko arriskua gutxitzea barne.

 

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila