NASAren Cassini zunda Saturno planetaren orbitan dago. 2004ko ekainean iritsi zen hara, eta, planeta ez ezik, planetaren ilargiak ere ari da gertutik aztertzen. Uztailean, zortzigarren ilargi handienaren txanda izan zen, Hiperion izenekoarena. 300 kilometro luzeko satelite irregularra da, eta belaki-itxura du gertutik ikusita. NASAren zunda 75 kilometrora hurbildu zitzaion argazkiak egiteko, eta, ahal den neurrian, ilargiaren konposizio kimikoa aztertzeko. Astronomoek izotza, karbono dioxidoa eta identifikatu gabeko beste konposatu batzuk aurkitu dituzte satelitearen azalean.