Higgs bosoiaren masa neurtu nahian

Higgs bosoiaren masa neurtu nahian
2007/02/01 | Elhuyar

Fermilab (Estatu Batuak) eta CERN (Suitza) laborategietako ikertzaileak lehian ari dira Higgs bosoia aurkitu nahian. Higgs bosoia partikula subatomiko bat da, eta, teorikoki, horrek ematen dio masa materiari. Baina, orain arte, ez dute lortu frogatzea existitzen denik.

Orain, Fermilabeko ikertzaileek pauso bat eman dute. Tevatron partikula-azeleragailua erabilita, W bosoiaren masa neurtu dute, eta, horren arabera, ondorioztatu dute Higgs bosoiarenak lehen kalkulatutakoa baino txikiagoa izan beharko lukeela.

1
228
2007
2
017
Fisika
Berriak labur
9
Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila