Hidrogenoa erauzteko katalizatzaile berria

Hidrogenoa etorkizuneko erregaia izango dela espero den arren, gas hori gutxi poluituz lortzea garestiegia da oraingoz. Nikel-aleaziozko katalizatzaile batek oztopo hori gainditzen lagun dezake.

% 90 Raney nikela eta gainerakoa aluminioa eta eztainu apur bat den katalizatzailea biomasatik hidrogenoa erauzteko gai da ur berotan; gainera, platinoa duten katalizatzaile garestien antzeko eraginkortasuna du.

Ikerketa Wisconsin-eko Unibertsitatean egin dute eta 300 katalizatzailetik gora probatu ondoren aurkitu dute erreakzioa era eraginkorrean bideratzen duen aleazio hori.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila