Hepatitis-mota berria

Berriki, hepatitis-birus berria, hots, E hepatitisa, aurkitu da. Iragarpen hau Berlin-en martxoan ospatutako birologiari buruzko nazioarteko Kongresuan egin da.

Atlanta-ko Osasun-Kontrolerako Zentrukoa den Daniel Bradley-k esan duenez E hepatitisa ez da ez A eta ezta B hepatitisa ere, eta gainera C hepatitisarekiko desberdina da.

E hepatitisa, A hepatitisa bezala, ur kutsatuaz transmititzen da. Azken hau ume txikiengan sortzen da eta gaixoa sendatzen denean inmunizaturik geratzen da. E hepatitisa aldiz, gazte helduengan garatzen da, baina gaixoa ez da inmunizaturik geratzen.

Haurdun dauden emakumeetan bostetik bat hil dezake birus honek. Hala ere, Bradley-k dioenez oso erraza da birus honetatik babestea. Ura 40ºC/50ºC-raino berotzea nahikoa da.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila