79 urte zituela hil da Heinrich Rohrer fisikari suitzarra, tunel efektuko mikroskopioaren asmatzailea. Makina hori diseinatzeagatik eman zioten Nobel saria 1986an. Rohrerek harreman handia zuen Donostiako DIPC zentroko fisikariekin. Pedro Miguel Etxenikeren laguna eta kolaboratzailea izan da, eta zientzia gizarteratzeko antolatu dituzten kongresu askotan hartu du parte.
Irakurri hemen 2000. urtean Elhuyar aldizkarian Rohrerekin egindako elkarrizketa.
Entzun albistea Norteko Ferrokarrilla saioan.