Estatu Batuetako klimatologoek hasi duela 40.000 urtetik eta gaur egunera arte Hego Poloan izan diren haizeteen historia aztertu dute bi izotz-zutabetan. Izotz-zutabeetan, denboran zehar geruzak nola eratu diren ikertu dute; metatutako hautsari erreparatuta, ondorioztatu dute noiz ibili zen haize handia. Ikertzaileen arabera, datuek eredu klimatikoak hobetzeko eta osatzeko balioko dute.