Hegazti gutxiago nekazaritzaren erruz

Europako hegazti-espezie arruntenak heren bat murriztu dira nekazaritza modernoaren eraginez. Ornitologoek 24 hegazti-espezie aztertu dituzte eta, diotenez, gainbeherarik bortitzena oso nekazaritza intentsiboa daukaten lurraldeetan gertatu da, Europako ipar-mendebaldean, alegia. Hori dela eta, nekazaritzak ingurumenarekiko begirunez jardun dezan eskatu dute, hegazti-espezierik betiko gal ez dadin.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila