Haurdunentzako gerrikoa

Estatu Batuetan General Motors etxea, emakume haurdunentzako automobil-gerrikoak probatzen ari da.

Estatu Batuetan General Motors etxeak Michigan-en dituen laborategietan, emakume haurdunentzako automobil-gerrikoak probatzen ari dira. Saiakuntzetan, fetuaren alderdian kaptoreak dituen manikia erabiltzen dute istripuetan izaten diren kalteak neurtu ahal izateko. General Motorsek dioenez, saiakuntza hauetan lortutako emaitzen berri beste automobil-fabrikatzaileei ere emango zaie.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila