Egiptoko Saqqara-n, Kairoren hegoaldean, 50etik gora momia aurkitu dituzte egiptologoek. Momiak katakonba- eta korridore-sare batean pilatuta omen daude, eta K.a. lehenengo milurtekoak dira. Sarkofago batzuk ireki dituzte dagoeneko, eta lihoan bildutako momiak oso ondo kontserbatu direla ikusi dute.