Günter Blobel-i eman zaio. 1936. urtean Silesia-ko Waltersdorf-en (Alemanian) jaio zen. 1967. urtean Onkologian doktoratu ondoren New Yorkera joan zen Rockefeller Unibertsitatean lan egitera, 1974. urtean Nobel Saria irabazi zuen George Palade-ren laborategian.
Gaur egun Rockefeller Unibertsitateko irakasle titularra da. Biologia zelularraren arloan egin ditu ikerketak. Lan horren ondorioz hamahiru sari lortu izan ditu bere karreran zehar. Blobel-ek aurkitu du proteinek, bere egituran, zelula barruan leku egokian
kokatzeko informazioa badutela.
Horri esker 1999ko Medikuntza edo Fisiologiako Nobel Saria
bereganatu du.