Andre Geim eta Kostya Novoselov errusiarrek, grafenoa ikertu zuten lehen fisikariek, jasoko dute Europhysics saria, European Physical Society erakundeak urtero ematen duen saria. Grafenoaren ikerketa oso arlo berria da fisikan, Geimek eta Novoselovek 2004an lortu baitzuten lehen aldiz grafeno-xafla isolatzea. Material berezia da, atomo bakarreko lodiera duen grafito-xafla delako, eta oso ezaugarri elektroniko bereziak dituelako. Elektroiek grafenoan partikula erlatibisten modura jokatzen dute, eta horrek oso propietate bereziak ematen dizkie elektronikaren eta optikaren ikuspuntutik.