Materialen zientziako azken urteotako iraultza grafenoa izan da, alegia, karbono hutsez osatutako atomo bakarreko geruza bat. Erdieroale elektrikoa eta beroaren eroale aparta da, eta nanoegitura elektrikoak egiteko ezin hobea. Orain, Manchester Unibertsitateko fisikariek beste material bat garatu dute grafenotik abiatuta; karbonozko geruzari hidrogeno-atomoak gehituta, grafanoa sortu dute. Karbonoen artean hidrogenoa tartekatuta, materiala isolatzailea bihurtzen da; hortaz, grafenoa eta grafanoa konbinatuta, nanotransistoreak egin litezke. Bestalde, grafanoa hidrogeno-iturri izan daiteke berotuz gero, hidrogeno-molekulak askatzen baititu.