Gizonentzako antisorgailuak

EEBBetako Vanderbilt unibertsitateko ikerlari-talde batek, gizonentzako antisorgailu hormonalaren alorrean egindako ikerketen berri eman zuen Washington-en.

EEBBetako Vanderbilt unibertsitateko ikerlari-talde batek, gizonentzako antisorgailu hormonalaren alorrean egindako ikerketen berri eman zuen Washington-en. Osasun oneko zortzi gizon erabili ziren saiakuntzetan, egunero hormona sintetikozko dosi jakin bat injekzio bidez hartzen zutelarik.

Pertsona hauek hogei astean zehar, Gn RH (Gonadrotrofina askatzen duen hormona) edo arraren sexu-hormonen produkzioa oztopatzen duen hormona sintetikozko injekzioak ere eman zitzaizkien.

Tratamendua hasi eta hamabi astera, zortzi gizonetatik seik ez zuten espermatozoiderik beren hazi-isurketetan. Beste biek ez zioten hain ondo erantzun tratamenduari, agian 100 kg baino gehiago pisatzen zutelako.

Tratamendua eten ondoren zortzitik hamabi astera, gizon guztiek ugalmena berreskuratua zuten jada, espermako espermatozoide-kopurua normala zelarik. Efektu sekundariorik izan zutenik ez da ezagutzen.

Teknika honek izan dezakeen arrakasta dela eta, ahotik hartzeko dosiak ari dira une honetan ikertzen zientzilariak.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila