Nafarroako Unibertsitate Klinikako ikerketa batek egiaztatu du sunitinib botika eraginkorra dela giltzurrunetako minbiziaren metastasia moteltzeko.
Sunitinib-en jarduera-mekanismoa odol-hodi berrien eraketa blokeatzean datza. Izan ere, tumoreek, hazteko, odol-hodiak garatu behar dituzte, eta hain zuzen ere, botika horrek horien hazkuntza eragozten du, VEGF faktorea eta horren antzeko faktore beste batzuk blokeatuz. Faktore horiek hazkuntza baskularra bultzatzen dute.