Emakumezkoak bereziki erraz kutsatzen dira hiesaz, sexu baginalaren bidez. Hiesaren birusak, GIBak, baginaren zelulei nola egiten dien eraso aztertu dute ikertzaileek, eta frogatu dute immunologia-sistemaren bi zelulari egiten diela eraso: CD4+T zelulei eta Langerhans zelulei.
Hori jakinda, emakumezkoak hiesetik babesteko mikrobizida eraginkorrak egitea espero dute. Izan ere, mikrobizida on bat lortzea aurrerapauso handia izango litzateke, baina orain arte garatu dituztenekin ez dute batere emaitza onik izan.