Gernu-analisia giltzurruneko minbizia hautemateko

DNAn oinarritutako analisi baten bidez giltzurruneko minbizia hautematea
posible da.

DNAn oinarritutako analisi baten bidez giltzurruneko minbizia hautematea
posible da, AEBetako Urologia Elkartearen urteroko batzarrean aditzera eman dutenez.

Test horrek minbizia sortzen eta hazarazten duten geneen sei aldaketa detektatzen ditu. Metodo honek hamaika abantaila ditu; izan ere, ez da garestia, minbizia hasi berria denean ere hautematen du, ez du positibo faltsurik ematen, eta gaur egun erabiltzen diren erradiografiak baino azkarragoa da.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila