Gas-ihesen detektagailua

CEIT zentro Teknologikoa garatzen ari den mikrosentsore berriei esker, hemendik aurrera etxeetako gas-ihesak detektatu ahal izango dira. Etxeetako gas-ihesak detektatzeko eztainu-oxidozko mikrosentsoreak sortzeko teknikak aztertu dituzte.

CEIT

Gas-ihesak aurreikusteko eta karbono monoxidoa ez sortzeko ezinbestekoa da instalazio egokiak izatea eta gas-tresnak ongi zaintzea, indarrean dauden araudien arabera. Hala eta guztiz, segurtasuna hobetzeko asmotan CEITeko ikertzaileek garatutako sistemek hainbat arrisku murrizteko balio dute: metano-ihesak (gas naturalaren osagai nagusia) sorraraz ditzakeen leherketak eta karbono monoxidoa (kolorerik eta usainik gabeko gasa) inhalatzearen ondorio diren pozoinketak, hain zuzen.

Zientzialariak diseinatzen ari diren gas-mikrosentsoreari berogailu bat erantsi diote eztainuzko oxido-geruza 300 °C-ra hel dadin (karbono monoxidoa, hain zuzen ere, tenperatura horretatik gora detekta daiteke).

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila