Ansonia latidisca apoa 1924an ikusi zuten azkenekoz. 87 urtean zientzialariek ez dute apo horren berririk izan, eta galdutako apo bilatuenen zerrendan sartu zuten (lehen hamarretan) Conservation International-eko eta Naturaren Babeserako Nazioarteko Erakundeko (IUCN) adituek. Orain, Malaysia Sarawak Unibertsitateko ikertzaileek apo koloretsu horren hiru ale aurkitu dituzte Borneoko zuhaitzetan.