Galaxiarik urrunena

Astronomoek inoiz behatu den galaxiarik urrunena aurkitu dute, Hubble teleskopioak hartutako irudien laguntzaz. Galaxia izar-sistema txiki eta trinkoa da, eta Lurretik hamahiru mila milioi urteko distantziara dago. Kaliforniako Teknologia Institutuko astronomoen esanean, galaxiak igorritako argiak unibertsoak 750 milioi urte inguru baino ez zituenetik bidaiatu du teleskopioak haren irudia hartu arte.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila