M31 edo Andromeda izeneko galaxian, bi izar-multzo aurkitu dituzte eta badirudi galaxien arteko talkaren ondorio direla. Espazioko Hubble teleskopioak, galaxiaren erdialdean izar-multzozko bi nukleo erakutsi ditu.
Bi nukleo horiek bost argi-urtera daude eta galaxiaren diametroa 160.000 argi-urte ingurukoa dela jakinik, distantzia txikia dela esan behar da. Gune ilunena Andromeda galaxiaren zentruan bertan dago eta gune argitsuena Andromedak “jandako” beste galaxia baten arrastoa izan daiteke.