Biografia
Felix Aresde Blas-ek 27 urte daramatza Donostian. Madrilen jaio zen, 1947an. Telekomunikazioetako Injinerutzako ikasketak Madrilen egin zituen.
1965ean Madrilgo Complutense-ko kalkulu-zentroan hasi zen lanean. Handik IBMko ikerketa-zentrora joan zen. Hainbat proiektu interesgarri gidatu zituen han, duela 16 urte Donostiara etorri zen arte, Kutxako Sistema Sailean lan egitera.
Hurrengo urtean Informatika Fakultatean eskolak ematen hasi zen. Informatikako karrera eta doktoradutza egiteko ere aprobetxatu zuen. Orain Zientzia Museoko zuzendaria da.