Euskal tipografia enkantean

Waliño, Josu

Elhuyar Fundazioa

"Euskara" tipografiaren sortzaile Thierry Arsaut-ek berak informatizatutako euskal tipografia enkantean jarri du.

Basusarriko euskaldun honek 15 euskal letra-mota bildu eta informatizatu ditu eta martxoaren 9an enkantean jarriko ditu Bilbon. Erosleak tipografiak bere esku izango ditu erabili edo aldatzeko aukerarekin. Enkantearen hasierako prezioa 70.000 eurotakoa izango da.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila