Eurosolar saria Energiaren Euskal Erakundearentzat

Energiaren Euskal Erakundeak Eurosolar saria jaso du ikastetxeetan eguzki-panelak instalatzeko proiektuarengatik. Proiektu horren arabera, 2004 urtea bukatzerako, hezkuntza-sarean dauden 170 ikastetxek 5.000 kWh-ko potentzia sortuko dute eguzki-panelen bidez.

Instalazio horiekin, EAEn orain arte baino hiru aldiz eguzki-energia gehiago ekoitziko da.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila