Espainiako Fisikako Elkarteak Manuel Tello saritu du

Espainiako Fisikako Elkarteak Manuel Tello saritu du
2011/01/01 | Elhuyar
(Argazkia: EHU)

Manuel J. Tello Materia Kondentsatuaren Fisikako katedradun eta EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultateko Berrikuntza irakasleak jasoko du aurten Espainiako Fisikako Elkarteak hirugarren urtez emango duen Fisika, Berrikuntza eta Teknologia saria. Sari horren helburua da fisikaren arloan berrikuntza teknologikoan aurrerakuntzak ekarri dituzten edo enpresetan zientzia horretako aplikazioak bultzatu dituzten ikerketa aplikatuak saritzea.

Tello aitzindaria da Materia Kondentsatuaren Fisika Esperimentalaren arloan, eta egoera solidoaren fisikari buruzko 150 ikerketa-lan baino gehiago egin ditu. 1988. urtetik aurrera, ahaleginaren zati handi bat teknologia berritzera, sortzera eta haren transferentzia egitera bideratu du Tellok.

Azken hamar urteotan, hiru eremu teknologiko izan ditu ardatz nagusi. Alde batetik, metalen emisio infragorriak egiteko langa termikoen bila aritu da, energian, hegazkintzan edo industria-labeetan erabiltzeko; bestetik, goi-mailako teknologia duten mikromugatzaileak diseinatu ditu, tenperatura handiko supereroaleak erabiliz, eta, azkenik, Bizkaian instalatzekoa zen neutroi-iturriaren aurreproiektuan ekarpenak egin ditu.

1
271
2011
1
002
Sariak; Fisika
Albisteak
6
Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila