Europako Espazio Agentziako astronomoek gas-bola erraldoi bat aurkitu dute Abell 3266 galaxia-multzoan. Gasezko bola horrek bilioi bat Eguzkiren masa du, eta bost mila milioi Eguzki-sistemaren diametroa. Horrez gainera, hamarka milioi graduko tenperatura du. Aurkikuntza egin duten astronomoen iduriko, hodeia izan daiteke galaxia-multzoan dauden galaxien sorburua; izan ere, 750 km/s-ko abiaduran doa, eta, bere bidean, Eguzkia adinako masa galtzen du orduro.
Horrez gainera, tenperatura altuagatik, hodeia osatzen duten partikulek abiadura handia dute, eta horregatik ez ei da kolapso grabitatoriorik gertatzen. Aldi berean, materia ilunak eusten dio hodeiari, sakabana ez dadin.