Urruneneko galaxiaren bila dabiltzan astronomoek errekorra egin berri dute. Hain zuzen, unibertsoa sortu eta 750 milioi urte geroago igorri zuen argia Tokioko Astronomia Behatokiko astronomoek atzeman duten galaxiak.
Galaxiari IOK-1 izena eman diote, eta, hari esker, unibertsoaren sorrerari buruzko zantzu berriak dituzte orain astronomoek.