Erhard Wolfgang Fischer

Roa Zubia, Guillermo

Elhuyar Zientzia

Erhard Wolfgang Fischer irakaslea Stuttgarteko Unibertsitatean doktoratu zen 1957. urtean. Polimeroen kristalizazio-prozesuen eta beren propietate fisikoen arloetan lan egin zuen. Durham-en (Britainia Handian) eta New Yorken lanean aritu ondoren, Fischer Mainz-eko Unibertsitatera itzuli zen Kimika fisikoko irakasle-lanetan aritzeko. Besteak beste, European Physical Society-ko Polymer Physics Section-aren sortzaileetakoa eta IUPAC (International Union of Pure and Applied Chemistry) elkartearen kidea izan da. Horretaz gain, hiru ikerketa-sari jaso ditu, adibidez, American Physical Society-k polimeroen arloan ematen duena.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila